2009/04/02

Jazz


Jazz-a,XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.


JAZZAREN JATORRIA:

XIX.mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.

Garai biotan jazz-aren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.
Work songs edo laneko abestiak kantu errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten Estatu Batuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileok bakarka nahiz taldeka abes zitzaketen kanta haiek, eta bakarlariak call and response-ko (deia eta erantzuna) sekuentzia hartzen zuen. Kantu afrikar-afrikarrok oraindik bizirik diraute, kartzelako preso beltzek kantatzen baitituzte.

Negro spirituals edo izpiritual beltzak melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten. Hala, musika kantatuaren mota berezia sortu zuten. Gospel songs edo ebanjelioko kantak izpiuritual beltzen aldaki modernoak dira. Kantotara aro berriko hinmo herrikoiak biltzen dira.

Blues-a. Mende bi pasatxo geroago, 1865 eta 1870 bitartean, sezesio-gerra bukatu eta esklabotasunaren abolizioa aldarrikatuta, aurreko bi era musikalen oinarriak ziren zapalkuntza- eta arrangura-sentimendua eta kanta erlijiosoak elkartu ziren. Bi oinarriok batzearen ondorioz, blues era sortu zen. Era berri honetatik zuzenean sortu zen jazz-a.

INSTRUMENTUAK:

Bandurria

Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.


Saxofoia

Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irikitzeko.
Zazpi saxofoi mota dude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantztsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.


Tronpeta

Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea iriki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.


Pianoa

Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak haunditu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.

Tronboia

Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake.
Soinu oso lasi eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.


Kontrabaxua

Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario