2009/06/07

Webquest baten bitartez ariketak egitea erraza dela konprobatzeko, hemen daukazue instrumentuei buruzko webquest bat http://www.phpwebquest.org/wq/instrumentos_musicales/tareas.htm

Pelikula baten trailer-a

Musika eta dantzari buruz doan Billy elliot pelikula asko gustatzen zaidanez, hemen daukazue ikusteko nahi baduzue, oso politaa daa animatu eta klikatu http://www.youtube.com/watch?v=JoiVEyCosEE

Erabilgarria izan zaidan blog-a


Blog hau, nire blog-a aurrera eramateko asko lagundu dit. Asko ikasi dut, eta horregatik, hemen usten dut zuek ikusteko, eta dudaren bat badaukauze sartu ahal izateko. www.berrikari.blogspot.com

Nire gustoko blog bat


Kaixo guztioi!!hemen daukazue musikari buruzko nire klaseko baten blog-a.Oso interesgarria iruditu zait.Ikusi dezazuten, bere helbidea hemen usten dut. http://www.musikasten.blogspot.com

2009/06/04


Testu birsatu honen bidez:
Instrumentuen sailkapena daukazue

Haizezko instrumentuak:
EGURREZKOAK
Alboka
Dultzaina
Fagot
Oboe
Klarinete
Korno ingeles
Saxofoi
Txirula
Txistu
METALEZKOAK
Tronboia
Tronpeta
Tuba

Harizko instrumentuak:
bibolina
biola
txelo
kontrabaxua

Menfranofonoak:
Zuzenean eskuaz jotakoak

Panderoa
Daffa
Mailuekin jotakoak

Tinbala
Dunbala
Zurezko makilekin jotakoak

Danborra
Atabala
Danbolina
Putz egindakoak
Mirlitoia
Igurtzitakoak
Eltzagorra
Idiofonoak
Perkusiozko instrumentuak:
Bateria
Bodhran
Danbolin
Danbor
Ezkil
Pandero
Piano
Tinbal
Triangelu
Ttun-ttun
Txalaparta
Txindata

2009/06/03

Instrumentuen sailkapena

Haizezko instrumentuak
Harizko instrumentuak
Menfranofonoak
Idiofonoak
Perkusiozko instrumentuak

2009/04/30

Hemen daukazue ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizarteari biruzko egindako mapa kontzeptuala

2009/04/02

Jazz


Jazz-a,XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.


JAZZAREN JATORRIA:

XIX.mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.

Garai biotan jazz-aren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.
Work songs edo laneko abestiak kantu errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten Estatu Batuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileok bakarka nahiz taldeka abes zitzaketen kanta haiek, eta bakarlariak call and response-ko (deia eta erantzuna) sekuentzia hartzen zuen. Kantu afrikar-afrikarrok oraindik bizirik diraute, kartzelako preso beltzek kantatzen baitituzte.

Negro spirituals edo izpiritual beltzak melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten. Hala, musika kantatuaren mota berezia sortu zuten. Gospel songs edo ebanjelioko kantak izpiuritual beltzen aldaki modernoak dira. Kantotara aro berriko hinmo herrikoiak biltzen dira.

Blues-a. Mende bi pasatxo geroago, 1865 eta 1870 bitartean, sezesio-gerra bukatu eta esklabotasunaren abolizioa aldarrikatuta, aurreko bi era musikalen oinarriak ziren zapalkuntza- eta arrangura-sentimendua eta kanta erlijiosoak elkartu ziren. Bi oinarriok batzearen ondorioz, blues era sortu zen. Era berri honetatik zuzenean sortu zen jazz-a.

INSTRUMENTUAK:

Bandurria

Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.


Saxofoia

Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irikitzeko.
Zazpi saxofoi mota dude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantztsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.


Tronpeta

Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea iriki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.


Pianoa

Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak haunditu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.

Tronboia

Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake.
Soinu oso lasi eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.


Kontrabaxua

Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.

2009/03/27

Gospel abesbatza

Gospel musika asko gustatzen zaidanez, hemen daukazue pelikula baten bideo bat. Bideo honetan ume batzuk gospel musika abesten agertzen dira.

Idiofonoen sailkapena

Idiofonoak musika tresna batzuk dira. Tresna hauetan, tresna osoa da soinua ateratzen duena, beste musika tresna batzuetan ez bezala.
Musika tresna hauen gorputza, zurezkoa, metalezkoa edo kristalezkoa izan daiteke, gogorra, baina bibrazio mugimendu bat mantendu ahal izateko hainako elastikotasunez.

SAILKAPENA

Bibrazioa sortzeko moduagatik, honela sailka daitezke:

Kolpakatutakoak

-Elkartalkatuak
Kaskainetal
Hazi eskumuturrekoak
Txindatak
Teila puskak

-Zotz edo mazotxoekin jotakoak
Kanpaia
Xilofona
Triangelua
Gonga
Trinidad eta Tobagoko danbor metalikoak
Txalaparta
Anis botila

-Erdiastinduak
Kriskitinak
Marakak
Sonailuak

Ez kolpakatutakoak

-Punteatuak
Kalimba

-Igurtzitakoak
Kristalezko armonika
Karraka
Musu-gitarra
Guiroa

(txalaparta)

Menbranofoen sailkapena



Menbranofonoak perkusio musika tresnen artean dagoen azpifamilietako bat da.
Musika tresna hauek, alde batean, edo bitan, musika tresnaren arabera, mintz bat dute, larruz edo materiale sintetikoz egina.
Euren jotzeko modua ere, oso ezberdina da azpifamilia honetako musika tresnen artean.

(tinbalak)

Honela sailka ditzakegu:

Zuzenean eskuaz jotakoak:
Panderoa
Daffa

Mailuekin jotakoak:
Tinbala
Dunbala

Zurezko makilekin jotakoak:
Danborra
Atabala
Danbolina

Putz egindakoak:
Mirlitoia

Igurtzitakoak:
Eltzagorra

2009/03/26

Harizko instrumentuen sailkapena

Hariak kitzikatzen diren moduaren arabera:

Hari-punteatua (pultsatua); Hari bakoitza hatzez edo ziaz bere posizio normaletik aldendu
eta askatu egiten da; Lira, Lauda, Harpa, Zitara, Gitarra, Ukelelea,
Mandolina, Banjoa eta Klabea.

Hari igurtzia: Haria arkuaz igurtziz jotzen da; Bibolina, Biola, Biolontxeloa eta Kontrabaxua.

Hari kolpatua: Haria mailu batez jotzen; Pianoa eta Klabikorda.


( bibolina)

Haizezko instrumentuen sailkapena

Irekidura-kopuruaren arabera:
Irekiak; Isntrumentuak bi irekidura edo gehiago dituzte.
Itxiak; Instrumentuak irekidura bakarra dute.

Barneko formaren arabera:
Konikoak.
Zilindroak.
Prismatikoak.

Aire-zutabea kizikatzeko moduaren arabera:
Ahokadura-hodiak;
- Zuzena; Trabeskako flauta.
- Ez zuzena; flauta eta organo-hodi batzuk.
Mihi-hodiak;
- Librea; harmoniuma, akordeoia eta harmonikoa.
- Jotzaile sinplea; klarinetea, saxofoia, eta organo-hodi batzuk.
- Bikoitza; oboea, fagota etasarrusofoia.
Ahoko hodiak edo mihi ezpainkaria;
- Tronpa, tronpeta, tronboia eta tuba.


( saxofoia)

Orkesta bateko instrumentuen sailkapena

2009/03/12

Pianoa


Pianoa, harizko instrumentua da, eta harizko instrumentuen barruan, kolpeaturiko taldean sartuta dago. 88 tekla ditu; 36 beltz eta 52 zuri. Zazpi oktaba ditu eta hiru pedal: ezkerrekoa pedala unikordioa, erdikoa tonala eta eskuinekoa resonantzia pedala.